Denboraldi bukaerako atsedenaldiaren ostean, lanean dira berriz ere Hernaniko arraunlariak. Azaroaren 5ean ekin zieten entrenamenduei neska senior eta jubenilek. Pasaian izan zen aurreneko saio hura: «eguna euritsu joan zen, baina aurpegirik onena erakutsi zuten taldekide guztiek, eguraldi txarrari aurre eginez». Astez aste gogor ari da entrenatzen traineruko koadrila, uretan zein gimnasioan, batelean zein traineruan. Xabier Zabala dute entrenatzaile; eta Iñigo Herrero izango da prestatzaile fisikoa, aurreko bi denboraldietan bezala. Hasi da beraz, denboraldi berria!