Hernani borrokatzeko gogoz bihar, Bartzelonan

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 26a, 01:00

Partidu garrantzitsua du bihar Hernanik. Etxetik kanpo bada ere, borrokatzeko mo­du­ko partidua izango da tri­ko­loreentzat. Bartzelonaren kon­tra neurtuko ditu Hernanik indarrak, eguerdiko 12:30etan, La Tei­xonera zelaian.

Punturen bat, helburu
Bartzelona aurkari zuzena izan­­go da Hernanirentzat, mai­­­­­lari eusteko borrokan. Izan ere, sailkapeneko az­ke­ne­­ko postuan da talde ka­taluniarra, bost punturekin, jo­katutako zortzi partiduetatik bakarra irabazita. Hernani azken hirugarren dijoa, ha­mar punturekin, bi ira­bazi eta sei galduta. Bi­har­ko partidutik garaipenarekin  itzultzea da Her­naniren hel­burua; eta lortu ezean, bonus-punturen bat lortzea. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!