Ostegunean eman zuen jakitera talde eragileak, Hernani Erabaki prozesuan herritarrek zein proposamen aukeratu dituzten. Datorren astearteko Plenoan onartuko direla berretsi zuen Luis Intxauspe alkateak.
Proposamen berriak eta ingurumenerako onuragarriak, sarituak
Prozesua maiatzean jarri zen martxan, eta 667 proposamen egin zituzten herritarrek. Horien balorazioak egin eta herritarrekin irizpideak zehaztu ziren gero, lehentasunak jartzeko; proposamen berriak izatea, eta ingurumenerako onuragarriak izatea. 34 proposamen iritsi ziren azken fasera, eta herritarrek 10 aukeratu behar izan dituzte.
Mila boto
Herritarren parte-hartzearekin pozik agertu ziren talde eragileko kideak. Guztira, 1.036 boto jaso dira; 535 internet bidez eta 501 buzoietan. Baina 961 izan dira baliagarriak; batzuek bitan bozkatu dute, beste batzuk ez zeuden Hernanin erroldatuta...
Aurreko urteetako gehienak, eginak
Aurreko bi prozesuetan onartutako proposamenen egoeraren berri ere eman zuen alkateak; gehienak eginak daude, eta falta direnak egiteko puntuan, edo plan integral haundiago baten barruan.
HERRITARREK AUKERATUTAKO 20 PROPOSAMENAK
- Nerabe eta gazteei zuzendutako kirol jarduera anitzen ikastaroak antolatu (parkour, arrauna, eskalada, skate...). 9.000€. 456 boto.
- Herriko hainbat gunetan ura edateko iturri gehiago jarri. 25.000€. 432 boto.
- Udal eraikin eta kaleetako argiteria LED teknologiara egokitzen jarraitzeko diru-partida haunditu. 40.000€. 412 boto.
- Ikasle etorri berriei euskeraren erabileran eta eskolako lanetan laguntza eskaintzeko programa martxan jarri. 15.000€. 407 boto.
- Ave Maria parkean haurrentzat jolasteko azpiegitura jarri (egurrezko laberintoak,arrapala txikiak...). 10.000€. 399 boto.
- Zuhaitzak landatu orain falta diren txorto eta berdeguneetan (Antziola, Lizarraga, Txillida eta Txantxillan). 15.000€. 392 boto.
- Nerabe eta gaztetxoentzako kultur-aisialdi ekintza gehiago antolatu, Gaztelekuan egiten dena indartuz. 25.000€. 380 boto.
- Helduentzat gimnasia ariketak egiteko makinak jarri Politena parkean eta Karabeleko parkean. 22.000€. 361 boto.
- Herriko parkeak konpontzeko diru partida bat jaso. 100.000€. 355 boto.
- Zubipe futbol zelai nagusia inguratzen duen hormigoizko hesia kendu eta berria jarri. 25.000€. 352 boto.
- ‘Smart Herria’ izateko neurriak hartu (gauetan argiteria murriztu, argia erregulatzeko detektoreak jarri...). 100.000€. 350 boto.
- Zikuñaga auzoan Hiribusaren geltokian markesina jarri. 10.000€. 347 boto.
- Zubipe futbol zelaiko atzealdeko zelai-berdegunea aldatu. 50.000€. 345 boto.
- Prozesu parte-hartzailea garatu sokadun parke bat definitzeko 8 urtetik gorakoek bertan eskalatu dezaten. 5.000€. 328 boto.
- Kaxkoan, suteen prebentziorako detektoreak erosi eta bizilagunen artean kontzientziazio kanpaina antolatu. 9.400. 317 boto.
- Haur eskola eta Sagastialdetik Laiztiagara dagoen sarbidea hobetu. 15.000 €. 292 boto.
- Leoka labaderoa berritu eta txukundu. 9.000€. 290 boto.
- Programadorea jarri skate pista argiztatzen duen argiteria itzali dadin bertan ibiltzeko ordutegia bukatzen denean. 3.000€. 274 boto.
- Txotx denboraldian, komun publiko bat gehiago jarri Plaza Berrin. 5.500€. 269 boto.
- Hondakinen lurpeko edukiontziak zirenetan zuhaitzak landatu. 9.000€. 242 boto.
*Azken hiru proposamenak baino boto gehiago jaso zituzten, 279 eta 275 boto hurrenez hurren, zentzumenen lorategia sortzeko proposamenak eta oragnikoa botatzeko etxoletan hobekuntzak
egitearen aldekoak. Baina 50.000 euroko aurrekontua zuen bakoitzak; 500.000 euroak gaindituko ziren horiekin, eta hurrengo 3 proposamenak lehenetsi dira.