Santa Zezilia eguna izan zen aurreko asteartean, eta horren bueltan egin diren ekintzei bukaera emango diote gaur. Eguerdiko 12:30etan abiatuko dira Hernani, Urnieta eta Astigarragako txistulariak, bi tronpeta jole eta Ttarla dantza taldeko kideak. Kaxkoko kaleak girotuko dituzte doinu eta dantza herrikoi desberdinekin.
Goiz Eguzkiko abesbatza, Plaza Berritik
Ordu erdi beranduago, eguerdiko 13:00etan, aterako dira Plaza Berritik Goiz Eguzki abesbatzako kideak.
Kaxkoko kaleetan barrena ibiliko dira tarte batez, eta ondoren, bazkari eder baten bueltan bukatuko dute gaurko eguna.