Hainbat zita dituzte gaur, Hernaniko pelotariek. Horietako bat kiroldegian, 19:45etatik aurrera. Bertan jokatuko dute Hernaniko Lau eta erdiko txapelketa sei pelotarik.
Alain Agirre eta Xabier Salaberriak irekiko dute jardunaldia 19:45etan. Ondoren, 20:15etan jokatuko dute Ioritz Berasarte eta Oihan Zugastik. Eta bukatzeko, Aitor Aldunberri eta Ekaitz Insausti izango dira, 20:45etan.
Huarten ere izango dira Lau eta erdiko partiduak, eta han jokatuko du Paul Ojuelek bertakoen aurka; 19:00etan dauka zita hernaniarrak.
Gipuzkoakoan ere bai
Gipuzkoako Txapelketan ere badaude hernaniarrak. Ho-rien artean, nagusien mailako Iñigo Labakak neurtuko ditu indarrak gaur Lagunaken kontra. Elgoibarren dauka zita, arratsaldeko 19:00etan.