Elikagai bilketa, baita Hernanin ere!

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 25a, 01:00

Urtero bezala, elikagai bilketa berezia egingo du gaur eta bihar Gipuzkoako Elikagai Ban­­­kuak lurralde osoko 75 ko­mertziotan, tartean Herna­ni­ko hiru saltoki daude: Zin­koe­neako Eroski, Dia eta Lidl. Ber­tan izango dira, hain zuzen, Elikagai Bankuko bo­lun­ta­rioak, elikagaiak jasotzen. 

Behar zehatzak
Denetarik eman daiteke, baina Bankuak azaldu duenaren arabera, premia haundia daukate ondorengo elikagaiei dagokienenan: es­nea, galletak, kontserbak, arro­za eta pasta. Haur txiki­entzako produktuak ere ga­rrantzitsuak direla jakinarazi dute. Eta ez dute gomendatzen alkoholdun edariak eta erraz galtzen diren jakiak ematea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!