Legorbururen ‘Heziketa hazi’ narrazioa, ‘Gogoratzen nauzuenean’ liburuan

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 24a, 01:00

Txingudi Antisexista (TAS) kolektiboak antolatu duen Asun Casasola ipuin lehiaketan hartu du parte Iñigo Legorburu hernaniarrak. 500 idazlek baino gehiagok parte hartu ondoren, 13 ipuin aukeratu dituzte Gogoratzen nauzuenean liburua osatzeko. Aukeratuenen artean dago Heziketa hazi, Legorbururen narrazioa. Nagore Laffage­ren omenez egindako liburua da, bere ama Asun Casasolaren figura borrokalariari goratzarre egiteko asmoz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!