Gazteekin, Lizeagaren biziberritzeari buruz

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 24a, 01:00

Lizeaga auzoaren etorkizuna diseinatzen ari dira azken hilabeteotan auzoko bizila­gunak, Lizeaga 3.0 parte-hartze prozesuaren baitan. Hainbat saio egin dira horre­tarako, eta oraingo honetan, gazteekin bilduko dira, be­raien ideiak bildu nahian. 
Oraingoz, bi saio egingo di­­tuz­te; gaur izango da aurre­ne­koa, Gaztelekuan bertan, arra­tsaldeko 19:00etatik 19:30­­e­tara. Prozesuaz infor­ma­tzea izango da aurreneko saioaren helburu nagusia.

Lan-saioa, datorren astean
Ondoren, datorren ostegu­ne­an izango da lan-saioa. Arra­tsaldeko 19:00etatik 20:00e­ta­ra elkartuko dira Gaztelekuan gazteen ideiak eta ekarpenak jasotzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!