Institutuko obraren irregulartasunak «oso larritzat» jotzen ditu ELAk

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 24a, 01:00

Institutuko eraikuntza be­rria egiteko obretan «langileen lan baldintza eta segurtasun neurriak ez direla errespetatzen» salatzeko kontzentrazioa egin zuen ELA sindikatuak atzo. 

«Ezin dugu onartu horrela jarraitzea»
Ildo beretik, ELAk jakinarazi zu­­en: «Hernaniko BHI ikaste­txe berriko eraikuntzan gaur egun dauden irregulartasunak oso larritzat jotzen ditugu, eta ezin dugu onartu ho­rrela jarraitzea». Diotenez, «eraikuntza honetan lan egiten ari diren langile gehienei ez zaie aplikatzen Gipuzkoako eraikuntzako hitzarmenak adi­e­razten duena». Ondorioz, «lan­gile hauek hitzarmen ho­nek esaten duena baino askoz gutxiago kobratzen dute, eta egiten dituzten gehiegizko lan orduak (larunbatak eta jai-eguna, barne), jasaten ari diren presioak, esplotazioak eta lan segurtasun faltak, konponbide azkar eta zehatz bat behar du».

Eusko Jaurlaritzak sustatuta
Eusko Jarlaritza da obra sustatu duen erakundea, eta beraz, esleipena egin duena. ELAk jakinarazi duenez, «mo­du tamalgarrian egin zen es­lei­pena, eta beti bezala, es­kaintza merkeenari eman zi­tzaion; Vías y Construc­ciones SA enpresari, 2’8 milioi euroren truke, hasierako au­rre­kon­tuaren oso azpitik. Ho­rregatik, ez zen oso zaila imajinatzea ez zuela egungo legea behintzat beteko».

Alkateari, eskutitza
Horren aurrean, jakinda eran­tzukizuna Eusko Jaur­la­ritza­rena dela, bilera baterako deia luzatu dio ELAk Udalari, Luis Intxauspe alkateari helarazitako gutunean: «denon artean pausuak eman behar ditugu horrelako arazo eta irregulartasunik gerta ez dadin, ez gure herrian, eta ez beste inon».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!