Euskal Nazio Astea izan zen azaroaren 7tik 13ra bitartean Argentinako Necochea hirian, eta bertan izan ziren San Joan Konpartsako kideak. Bi emanaldi egin zituzten: aurrenekoa, azaroaren 12an, larunbatez, Paris Zine Antzokian; bigarrena, aldiz, azaroaren 13an, Dardo Rochaneko plazan. Beraiekin batera beste 24 talde aritu ziren, horietako bat ere Euskal Herrikoa, Azpeitiako Ikasberri Ikastolako gurasoen dantza taldea. Hernani Bidaiakek antolatutako bidaia izan da.