Larunbatean jarri zuen martxan Kronikak Kronikalari bat, euro bat kanpaina; Urumea bailarako 40 bat komertziotan jarri dira eltxetxoak. Kronikalari zarela? Bota txanpona, eta partekatu argazkia #niereKronikalari traolarekin. Dagoeneko bi kilotik gora jaso ditugu. Hasi pentsatzen: zenbat ote da dirutan?