Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da etzi, azaroaren 25ean, eta horren bueltan, hainbat ekintza antolatu ditu Berdintasun Kontseiluak. Bihar izango da aurrenekoa: arratsaldeko 17:00etan ipuin kontaketa saioa izango da helduentzat, Bonai Capoteren Waísö Ipola kontatuko dute, Biteri kultur etxean.