Udalak eta Gibelalde Auzo Elkarteak bultzatuta, Lizeaga 3.0 parte hartze prozesua burutzen ari dira auzoan. Dagoeneko hainbat saio egin dira urriaren hasieratik, eta gaur izango da hurrengoa, estrategia tailerra. Bi orduko saioa izango da, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara luzatuko da; eta Urumea Ikastolako eraikinean egingo da, aurrekoetan bezalaxe.
Haurtzaindegi zerbitzua, parte-hartzea sustatzeko
Berrikuntza bat izango da oraingoan. Bizilagunen artea parte-hartzea sustatzeko helburuarekin, haurtzaindegi zerbitzua izango dela jakinarazi du Udalak.