Aurten ere Ostiral Beltza antolatu du Berriak merkatarien eta ostalarien elkarteak etzirako. Egun osoan zehar, 30 bat dendatan deskontu eta promozio bereziak egingo dituzte. Denda hauek alfonbra gorria jarriko dute sarreran, eta globo haundiekin apainduko dute dena, bezeroek erraz bereizteko.