Herenegundik, Munduko Kopa jokatzen ari dira Maider Huizi eta Amaia Irazustabarrena hernaniarrak selekzioarekin, Txilen. Aurreneko bi norgehiagokak irabazi dituzte, beraz, finalaurdenetan dira Elena Medina eta Lidia Simon taldekideekin batera. Txileren aurka jokatu zuten aurrenekoa (0-2) herenegun; atzo, aldiz, Estatu Batuetako taldea izan zuten aurkari (2-0).