jabetze Eskolen barruan, beste zita bat jarri du Berdintasun Arloak gaurko. Anorgasmia genero ikuspegitik tailerra emango du Arantzazu Agirrek, arratsaldeko 18:00etan hasita. Plaza Feministan izango da, eta parte hartu nahi duenak, azkeneko aukera dauka izena emateko. Horretarako, deitu: 943 33 70 17 (Berdintasun Arloa).
Hausnartzea, helburu
Helburua da, berraztertze teoriko eta historiko baten bidez, generoak emakumeen sexualitatean duen eraginaren inguruan hausnartzea.