Kontzentrazioa gaur, Altsasuko gazteei babesa adierazteko

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 23a, 01:00

Azken asteotan Altsasun gertatutakoaren harira, gazteei ba­besa eta elkartasuna adie­raz­­te­ko, kontzentrazioa deitu du Her­­naniko Sortuk gaurko. Alde he­­mendik, utzi Euskal Herria ba­kean lelopean, 19:30­e­tan izango da, Plaza Be­rrin.

«Iraganeko garaiak» 
Deialdiarekin batera, Altsasu­ko gertakarien balorazioa egin du Sortuk: «Altsasun gertatu­ta­koak iraganeko garaiak da­karzkigu gogora: Estatutik or­kes­tratutako herri baten kriminalizazioa, atxiloketak eta es­­­petxeratzeak eta Audien­tzia Nazionala tartean sartu iza­na. Honi guztiari, herri eta gu­ne ezberdinetan biderkatu di­ren maniobra  militarrak eta Guar­dia Zibilaren presentziaren are­a­gotzea gehitu behar za­io».
Hori kontuan hartuta, gertaerek bi helburu izan dituztela diote: batetik, «desmilitarizazioaren eta presoen etxera­tzearen al­darrikapenak kriminalizatu eta ezintzea, ho­rre­la gatazkaren ondorioen betikotzea bilatuz eta gatazkaren ir­tenbide oso eta justurako au­kera zuzenean erasotuz. Hala­ber, ETAren desarmea modu ordenatu eta egokian egitea ezinduz». Eta bestetik, «garaile eta garaituen errelatoan sa­kondu eta Guardia Zibilaren historia zuritzea». Horrekin guztiarekin, ez dute baztertzen «oldarraldi honek ekarri ditzakeen kriminalizazio eta errepresio saiakera be­rriak egon daitezkeenik ere».

Lau gako nagusi
Lau gako nagusi azpimarratu dituzte bake oso, justu eta iraunkorra emateko: «ETAren armagatze ordenatua eman behar da; euskal preso politikoek espetxetik atera behar dute, euskal jendarteak adosten duen modu eta denboretan; biktima guztien aitortza eman behar da eta egi osoaren ezagutza; eta Estatuko seguratun indarrek Euskal Herritik alde egin behar dute».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!