«Ikustarazi nahi da, badagoela beste eredu bat behar gehienak asetu ditzakeena»

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 23a, 01:00

Ekonomia sozial eta eral­datzailearekin lotutako enpre­sen filosofia eta eskaintza gizarteratzeko asmoz, Alter­nak­tiba azoka antolatu du Udalak, larunbat honetan; Atse­gindegin izango da goize­ko 11:00etatik 14:00etara. Eta hori aurkezteko, Gabriel Zela­ian bildu dira Luis Intxauspe alkatea, Andoni Egia, Tokiko Garapenerako teknikaria, eta azokaren antolaketan parte hartu duten hainbat eragile eta enpresen ordezkariak.

Hiru helburu, azokak
Luis Intxauspe alkateak azal­du duenez, «azoka hau udale­txean lantzen ari garen ere­duan kokatzen da». Eta ildo beretik, adierazi duenez, «bai Hernanin baita eskualdean ere, hainbat proiektu egin di­ra». Hain justu, Gabriel Zelaia zentroa da programa horien baitan sortu diren ekimen eta proiektuen sorburua.
Horregatik, 2014garren ur­te­tik eskaini den ekintzailetza so­zial eta kooperatiboaren zer­bitzuaren bidez, ber­­tan egin di­ren proiektuak «ikustaraztea» izango da azokaren helburue­tako bat, baina ez bakarra. 
Bigarren helburua, Andoni Egiak azal­du zuen bezala, «ikustarazi nahi da, badagoela beste eredu bat behar gehienak asetu di­tza­keena: elikadura, energia, telekomunikazioak, finan­tzak...». Eta azkenik: «ur­ta­­rriletik aurrera, Mon­dragon Unibertsitatea, Olatu­koop eta Gipuzkoako hiru Ga­rapen Agentziekin batera, es­kainiko den Ekintzailetza So­zial eta Kooperatiboaren in­guruko aur­kezpena egin, in­formazioa eskaini eta bertan izena ema­teko aukera egongo da». 

Hogei bat postu, Atsegindegin
Helburu horiekin elkartuko dira hogei bat eragile eta en­presa larunbat goizean, Atse­gindegin; besteak beste, 
Am­her, Fiare, Arremanitz, Go­ie­­ner, Kalaka, Bizi-On, Uztarri, Xi­maur pila, TaPuntu... 
Mikrofono aurrean haien proiektuen berri ema­teaz gain, bakoitzak bere postuan azal­pen pertso­nali­zatuak emango ditu eta zalantzak ere argituko dituzte. 
Gainera, azoka giro­tzeko, pintxoak eta bertako garagardo dastaketa ere izango dira. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!