Herri galdeketaren antolaketan parte hartu nahi?

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 23a, 01:00

Herri galdeketa egingo da Hernani eta Astigarragan mar­­txoaren 19an, eta hori pres­tatzeko lanetan dira da­go­eneko BagaGiltzako kideak. Eta horretan hasteko, bilera irekia egingo dute gaur, arra­tsaldeko 18:30etan, Biterin.
Besteak beste hainbat gal­dera landuko dituzte: Nork   sortuko du galdera? Noiz hasiko dira? Nola landuko da? zein egunetan? Eta hain justu, horren guz­tiaren inguruan hausnartu eta eztabaidatzeko gogoz dauden herritarrak ani­matu dituzte bilera hone­tan parte hartzera.

Sinadurak biltzen, ere bai
Horrez gain, herri galdeketa aurrera eramateko, legez behar dituzten sinadurak bil­tzen ari dira. Herriko hainbat tx­o­kotan jarri dituzte sina­tzeko maha­i­ak, eta gaur Txan­txillan izan­go dira, 12:30etatik 14:00etara.
Asteko beste egunetan ere, jarriko dituzte mahaiak: bihar ferian, 11:00etatik 13:30etara, eta larunbatean, Plaza Berrin eta Etxeberrin, goizean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!