Txotx irekiera girotzeko, musika eta sagardoak bat egingo dute berriro, Petritegi sagardotegian. Urtarrilaren 5ean Gatibu musika taldeak joko du bertan, eta horrekin batera, txotx egin eta Eusko Label produktuekin egindako pintxoekin gozatzeko aukera izango da. Autobusa jarriko da Donostiako Artzain Onaren katedraletik, 20:00etan. Sarrerak salgai daude www.ticketea.com helbidean.