Plenoak bozkatutako puntu guztiak onartu zituen larunbatean. Hondakin bilketa-sistemari zegokiona izan zen Plenoko bigarrena, eta iritzi kontrajarri gehien sortu zituenetakoa. Astigarragako Udala eta San Marko Mankomunitatearen arteko lankidetza hitzarmena onartu egin zuen Plenoak, EAJ eta PSE-EE alderdien botuarekin. Hitzarmenak ez du jasotzen orain arte Garbitanian lanean ari ziren bost langileak subrogatzeko klausularik, eta horrek sortu zuen kezka. Alkateak azaldu zuenez legez ezin dute hori exijitu. EH Bilduko Gartziak erantzun zion, Udalak nahiz eta legez ezin exijitu, eskatzea zeukala San Markori langileak hartzeko.
Plenoak beste hainbat puntu ere onartu zituen larunbatean: zerga fiskalak, taxi tarifak... eta baita mozio ugari ere; horietako batean onartu zen, Haurreskola berria Urumea Berrin egitea.