Bilera egingo da gaur Hernanin, galdeketa prestatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 23a, 01:00

Larunbateko Plenoan onartu zen Bagagiltza herri ekimenaren mozioa, erabakitzeko eskubidearen alde, galdeketari babesa erakusteko. EAJk eta EH Bilduk baiezkoa bozkatu zuten, eta PSE abstenitu egin zen. Horrela, prozesuari babesa berresteko argazkia ere atera zuten EAJ eta EH Bilduko udal ordezkari politikoek. Prozesuarekin jarraitzeko, prestaketa lanetan hasteko bilera deitu da gaur, 18:30etan, Hernaniko Biteri kultur etxean. Bestalde, Astigarragan ere sinadurak biltzen jarraituko dute: gaur, 18:00etatik 20:00etara Norberto Almandoz plazan; ostiralean, 16:30etatik 17:30etara eskolan; eta larunbatean, 12:00etatik 14:00etara Foru plazan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!