Aiztondo abesbatza hasi zen, pasa den larunbatean, Santa Zezilia omentzen; kontzertua eman zuen, bai Hernanin eta baita Astigarragan ere, Kantuz eta Salatxo abesbatzekin batean, eta errenazimenduko musika tresnen taldeak lagunduta.
Gaur, berriz, Norberto Almandoz musika eskolako ikasleak izango dira protagonista: BETA taldeak Foru plazan joko du, 18:30etan hasita.
Ipuin musikatua, etzidamu
Emanaldi gehiago ere izango dira datozen egunetan. Larunbatean bertan, Entzunigarri ipuin musikatuaz gozatzeko aukera izango da, 17:30etan musika eskolan; haurrek asmatu beharko dute, entzuten duten musikaren arabera, zein ipuin ari diren kontatzen, txirula eta organo jolea.
Igandean, bi emanaldi
Beste bi emanaldi izango dira igandean; 13:00ean Txirriskla taldeko txistulariena, eta 18:30etan, Txekiako abeslari zortzikote batena.