‘Black Friday’ fenomenoarekin bat egin du aurten ere Berriak elkarteak, eta Ostiral Beltza antolatu du gaurko. Horrela, herriko 30 bat dendek deskontu eta promozio bereziak egingo dituzte gaurko egunez. Kanpainarekin bat egin duten dendek alfonbra gorri bat izango dute atean, baita globo haundiak ere.