«Hondakinen bilketa sistemaren aldaketaren atarian» gaudela azaldu du Udalak, eta hori horrela, bilera deitu du gaur, 19:00etan udaletxean, edukiontzien bidezko zerbitzuaren nondik norakoak azaltzeko.
Aurreneko ontziak, 2 astetan
Larunbateko Plenoan onartu zen Udalak San Marko Mankomunitatearekin adostutako hitzarmea, eta bi asteko epean, aurreneko edukiontziak iritsiko dira herrira: urdinak, paper eta kartoietarako, eta horiak, ontzi arinetarako.
Gaurko bileran azalduko zaie herritarrei bilketa puntuak non jarriko diren, txip bidezko txartelek nola funtzionatuko duten...