500 lagundik gora euskerari eusten, indar probaren azkeneko astean

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 22a, 01:00

Astelehenean emango zaio bukaera Euskara Ari Du egitasmoko indar probari, eta horren lekuko, atzo egin zuten azkeneko txanda aldaketa Biterin. Oraingo honetan, herriko hezkuntza eragileen esku dago euskerari eusteko erronka. Denera 500 bat partehartzaile izango dira azkeneko zita honetan, horien artean: Langile, Elizatxo eta Urumea ikastoletako guraso, irakasle eta langile ez dozenteak; Hernani Institutuko guraso, irakasle, Langile ez dozente, eta gazteak; Gaztelekuko hezitzaile, teknikari eta gazteak, baita hainbat herritarrak ere. Azken orduko aldaketak medio, astelehenean izango da ekimenaren amaiera ekitaldia Biterin, arratsaldeko 19:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!