Urtero bezala, aurten ere plan berezia egin zuten Zumitza TTT taldeko kideek aurreko larunbatean. Zinkoenean elkartu eta familia argazkia atera ondoren, bizikletan egin zuten buelta, eta ondoren, bazkari baten bueltan bukatu zuten eguna. Era berean, aprobetxatu dute jendea animatzeko bizikleta hartu eta asteburuetan beraiekin buelta ematera. Goizeko 09:00etan elkartu ohi dira Zinkoenean.