Musika piriniarra etzi, Biterin

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 22a, 01:00

Hernani’n Musik ekimenaren barruan, kontzertua antolatu du Udalak etzirako. Xar­nege taldea igoko da Biteriko oholtzara, iluntzeko 20:00etatik aurrera. Sarrerak dagoeneko salgai daude eta Biteriko ha­rre­ran eskuratu daitezke, 7 euroren truke.

Mendebaldeko Pirinioetako musika eta dantza
Euskal Herria eta Gaskoini­a­ren artean dauden herriak, eus­keraz eta gaskoieraz egiten dutenak izendatzeko erabil­tzen da xarnege hitz gaskoia. Eta ideia horri jarraituz, Men­debaldeko Pirinioetako bi al­de­etako musika eta dantzak uztartzen ditu taldeak:  branliak, gabotak, jauziak, polkak, rondeusak, muxikoak, balsak... 
Hala, beraien izenak dioen bezala, bi sustraiak lantzen ditu taldeak bere errepertorioarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!