Azken urteotan, hainbat eragile eta norbanakok alternatibak sortzen ari dira hainbat sektoretan. Esperientzia erreal hauek aurkezteko, eta ekintzailetza programari buruzko informazioa emateko, antolatu du Udalak Alternaktiba azoka, Ekonomia Sozial eta Eraldatzaileari buruz. Larunbatean izango da azoka, goizeko 11:00etatik 14:00etara, Plaza Berrin (euria egiten badu, Atsegindegin).