Martxoaren 19rako jarri dute herri galdeketarako zita Hernanin eta Astigarraga. Bi herritan, duela bi aste hasi ziren galdeketa egin ahal izateko beharrezkoak diren sinadurak biltzen; atzo arte, 1429 lortu dituzte. Eta bihar ekingo diote galdeketaren zehaztasunak marrazten: Nork sortuko du galdera?, noiz hasiko dira?, nola landuko da?, zein egunetan?
Galdera horien erantzunen bila, bilera irekia deitu dute Hernani eta Astigarragako kideek biharko. Arratsaldeko 18:30etan jarri dute zita, Biterin. Herritarrak gonbidatu dituzte parte hartzera.
Sinadura bilketak, aurrera
Aldi berean aste honetan ere, jarraituko dute sinadurak biltzen, eta hainbat mahai jarriko dituzte datozen egunetan: Txantxillan izango dira bihar 12:30etatik 14:00etara; etzi ferian, 11:00etatik 13:30etara, eta larunbatean Plaza Berrin 11:00etatik 14:00etara, eta Etxeberrin, eguerdiko 12:00etatik 14:00etara.
Irakasleen argazki erraldoia, abenduaren 3an
Bestalde, beste hitzordu bat zehaztu dute abenduaren 3rako, prozesuari babesa emateko hau ere. Gure hezkuntza guk erabaki! Zu ere beharrezkoa zara lelopean irakasle eta hezitzaileen argazki erraldoia egingo dute eguerdiko 12:00etan, Biterin. Eta ondoren, luntxa egingo dute.