Musika eta dantzak girotuko ditu hainbat txoko, Santa Zezilia egunaren bueltan

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 22a, 01:00

Santa Zezilia eguna da gaur, musikaren eta poeten patroia omentzeko eguna, hain zuzen. Hori ospatzeko, hain zuzen, hainbat ekitaldi egiten ari dira he­rrian. Kontzertua eskaini zu­ten larunbatean Hernaniko Kantuz, Astigarragako Aizton­do, eta Orioko Salatxo abes­ba­tzek, Errenazimenduko Mu­si­ka Profanoaren inguruan. Eta aste honetako ekitaldiekin eman­go zaio jarraipena. 
Hernani Musika Eskola Publikoko ikasleak musikaz zipriztinduko dute Biteriko areto nagusia, arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Saxofoiak, trikitixa eta panderoak, bioli­nak, akordeoiak, perkusioa, txa­­laparta, pianoak eta aho­­tsak (bakarka eta abesbatza) eta talde instrumentala en­tzun ahal izango dira. Eta ondo­ren, diplomak banatuko di­tuzte 2garren eta 3garren maila bukatu duten ikasleei.

Akordeoiak, ostiralean
Emanaldiz emanaldi egongo dira Musika Eskola Publikoko ikasleak aste honetan, eta kontzertu haundiari akordeoi entzu­naldiak hartuko dio lekukoa ostiralean. Mila­gro­sako kape­ran jarri dute dato­rren zita, ilun­tzeko 20:00­eta­tik aurrera.

Herriko kaleetan barrena, larunbatean
Santa Zezilia eguna boro­bil­du eta datorren urtera arte agur­tzeko asmoz, la­run­batean musikak eta dantzak egingo dute bat. Herriko kaleetan barrena, kalejiran ibiliko dira Hernani eta inguruko hainbat txis­tulari, bi tronpeta jole eta Ttarla dantza taldeko kideak. Musikari eta dantzariak, de­nak elkarrekin, erdigunetik barrena ibi­liko dira, eguer­diko 12:30etatik aurrera, kaleak girotzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!