Astelehenean zeukaten odola emateko zita, ereñotzuarrek. Eta oso gustora geratu zen Auzo Udala, izandako harrerarekin. Oraingoan, hamabost lagunek eman zuten odola, arratsaldean zehar, eta horietako lauk, gainera, aurreneko aldia zuten odola ematen, asteleheneko hori. Lau odol emaile berri, beraz, ereñotzuarren artean!