Menditik gaztainen berotasunera, San Martin gogoan

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 19a, 01:00

San Martin eguna izan zen aurreko ostiralean, eta hori ospatzeko ekintzak egin zituzten aranoarrek aurten ere. Plan borobila izan zuten larunbatean: goizean, mendi buelta egin zuten, eta mairu ba­ra­tzeetan topatu ziren goizuetarrekin; arratsaldean, sagar-jotzea eta txalaparta tailerrak izan ziren, eta meriendatzeko, talo eta gaztain goxo-goxoak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!