Esketx egile lanetan jarri nahi dituzte gaztetxoak, Buruntzaldean eta Oarsoaldean. Motxian eby esketx lehiaketa antolatu dute, 12-16 urte bitarteko gaztetxoentzat, eta azaroaren 18ra arte dago epea, lanak aurkezteko. Banaka edo taldeka hartu daiteke parte.
Minutu inguruko iraupena izan behar du esketxak (50 eta 70 segundu artean), eta parodiaren gaia librea da.
Edozein gailu erabilita grabatu daitezke, izan telefono mugikorra, bideo kamera, tableta edo argazki makina. Gero, edizio lana egin edo ez, aukeran izango da. Euskerazko audioa eduki beharko dute.
Esketxak bidaltzeko aukera, whatsapp bidez edo emailez
Bideoak bidaltzeko, bi aukera daude: whatsapp bidez, 608 170 384 telefonora; edo emailez kaixo@motxianeby.eus helbide elektronikora.
Bi sari potolo egongo dira, 300 eta 200 eurokoak; eta 50 euroko aipamen sariak, herri bakoitzeko onenari.