San Martin eguna ospatu zuten, aurreko igandean, Martindegi auzoan. Jolasean aritu ziren haurrak goizean, korrika, lokotxak biltzen... Eta gero, 80 lagunetik gora elkartu ziren, urtero bezala, babarrun jatea egiteko. Giro ederrean igaro zuten bazkalordua, Akelenea jatetxean.