Biterin izango da bihar, Hernani Errotzenek antolatuta, Ainhoa Larrañaga. Hitzaldia emango du, 19:30etan, gaur egungo gazteei buruz: zer dakite gure historiaz? Zer dakite identitateaz? Gai horren inguruan, ikerketa bat egin dute Mondragon Unibertsitateko zenbait irakaslek, eta horretaz hitz egingo du Larrañagak, biharko saioan.