Amurrioren kontra hasiko du Hernanik, kluben artekoa

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 21a, 01:00

Aurreko ostegunean aurkeztu zuten, Alegian, afizionatu mailako torneo garrantzitsuenetako bat: Esku Pelota Klu­ben arteko Txapelketa Nazionala. Eta horien artean izango da, hutsik egin gabe, Hernaniko Pelota Elkartea ere.
Asteburu honetan hasiko da txapelketa, eta bi hilabete luzez jokatuko da; urtarrilaren 28an izango da finala. Hori baino lehen, beste bost fase ere jokatu beharko dituzte.

Amurrioren kontra prebia, beraien frontoian
Eta aurreneko fasean bertan sartuko da, hain justu, Herna­niko taldea. Asteburu honetan jokatuko du txapelketako prebia, Amurrioren kontra. Bera­ien frontoian izango da kanporaketa, gainera; Amurrion.
Aurrera egitekotan, Txu­kun Lakuaren kontra jokatuko lu­ke bigarrena; hurrengo la­run­batean, azaroaren 3an, goizeko 11:00etan Zumarragan.

Amurrion jokatuko du aurreneko fasea, prebia, Hernaniko Pelota Elkarteak. Asteburu honetan izango da.

Fase bakoitzean, lau talde berri sartuko dira txapelketan, final laurdenetara arte. Guz­ti­ra, 20 klubek hartuko dute parte torneoan.
Pre­bia­koak kenduta, hiru frontoitan jokatuko dira kanporaketa guztiak: Idiazabalen eta Zu­ma­­rragan hurrengo bi faseetakoak; eta Amezketako Larru­na­rri frontoian final laurdenak, semifinalak eta final haundia.
Kanporaketa bakoitzean, hiru partidu jokatuko dituzte klubek: lau t’erdikoa, buruz burukoa eta binakakoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!