«Gizarte Segurantzak onartu du amiantoak eragin ziola minbizia»

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 20a, 01:00

Euskadiko CCOO sindikatuak aditzera eman du, Gizarte Se­gurantzak onartu egin duela, 68 urteko hernaniar batek dau­kan biriketako minbizia, ami­an­toak eragin ziola. Eta ho­rre­kin batera, ezintasun iraunkor abso­lutua eman dio, «bere pentsioa modu nabarmenean haundituko duelarik».
CCOOk azaldu du, Herna­ni­ko Scott Iberica enpresan egin zuela lan, mantenimenduko teknikari bezala, eta lan ho­rretan, «amiantoarekin kontaktuan» egon zela.

«Amiantoarekin lanean aritu zirenak animatzen ditugu, sindikatura etortzera»
Ebazpen honekin, papergin­tzaren sektorean «minbizi be­rri bat» errekonozitu dela na­barmendu du CCOOk, eta uste du, honek balioko duela sektoreko langileak animatzeko, amiantoarekin lanean aritu zirenen Osalanen zerrendan sartzea eskatzera.
CCOOk animatu nahi ditu guztiak sindikatura gertura­tzera, zerrendan sartzeko tramiteak egiteko: «horrela, osasunaren zainketa espezifikoa egin daiteke, eta gaixotasunak azkar detektatu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!