Aurreko igandean burutu zen Behobia-Donostia lasterketa ezaguna, eta bertan izan ziren lau goizuetar eta hiru ereñotzuar.
Hodei Lujanbio, goizuetar bizkorrena
Goizuetarren artean Hodei Lujanbio izan zen azkarrena, 01:18:34 denborarekin. Beraren atzetik geratu dira: Zigor Sagardui (01:38:10), Alex Salaberria (01:38:32), eta Garikoitz Lopez (01:53:13).
Ereñotzuarrak, hiru
Bestalde, hiru ereñotzuar ere izan zen bertan: Gaizka Sarasola izan zen azkarrena, 1:11:34 marka ederrarekin. Amaia Santa Kruzek 1:39:50 egin zuen, eta Maite Iturbek 2:15:17ko denboran osatu zuen bidea.