Zazpi konbate gaur, kiroldegiko ringean

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 19a, 01:00

Boxeo gaua haundia antolatu dute gaur herritik mugitu ere egin gabe. Bertako eta Estatu mailako boxeolariak ikusteko aukera izango da Kiroldegian antolatu dituzten zazpi konbateetan. Paco Bue­no boxeo taldeak antolatuta, jaialdia iluntzeko 19:00etan hasiko da, eta sarrerak dagoeneko eskuratu daitezke, Kiroldegian bertan eta Paco Bueno gimnasioan: orokorrak 12 euro balio du, eserita 15 euro eta hamar urte bitarteko umeenak 5 euro.

Kiroldegian ringa
Kiroldegiko pista nagusia izango da gaueko eszenatokia, bertan jarriko dute rin­ga. Yuri eta Jesus Mo­renoren arteko borroka izango da, gaurko izarra; 3 minutuko lau asalto izango dituzte, onena emateko. Konbate profesionala izango da hori, eta gainerako seiak, ama­teu­­rrak: Jon VS Tarso; Egoitz vs Fernando; Mohamed vs Ruiz, Saba vs Luis Anibal; Ai­tor vs Ares; eta Yosua vs Ivan Go­nzalez. Sei konbate hauetan, garaipena hiru minutuko hiru asaltotan jokatu beharko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!