Hondakinen arazoari irtenbidea emateko, bide orria aurkeztu zuen GuraSOS taldeak, eta dagoeneko jarri du aurreneko zita. Manifestazioa egingo dute Donostian, gaur zortzi, datorren larunbatean. Bertan eskatuko dute, erraustegiaren lizitazioa gelditzea, eta aldarrikatuko dute, oraindik posible dela partehartze prozesu bat hasi eta adostasunak lortzea.