Azaroaren 25a da, Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Eguna. Eta berdintasunarekin lotuta, makina bat ekintza izango dira, datorren astean.
Hasteko, Emakumeen Etxeari buruzko prozesuarekin jarraituko dute. Astelehen honetan eta hurrengoan izango dira saioak, Gabriel Zelaian, arratsaldeko 18:00etan. Etxearen espazioa loratzen arituko dira, zein espazio behar diren eta nola kokatu horiek etxean.
Itzulpen eta haurtzaindegi zerbitzua eskainiko dute saioan.
Jabetze Eskola, asteazkenean
Asteazkenean, berriz, Jabetze Eskola bat antolatu dute, hitzaldi-tailer moduko bat: Anorgasmia genero ikuspegitik. Arratsaldeko 18:00etan izango da, Plaza Feministan, eta Arantzazu Arrietak eskainiko du. Izena eman beharra dago, udaletxeko Berdintasun Sailean.
Ipuina eta ‘Zulo beltzetik at’, ostegunean eta ostiralean
Eta A25aren bueltan, ekimenak izango dira astearen bukaeran. Ostegunean, helduentzako Waísö Ipola ipuin kontaketa izango da, 17:00etan Biterin, Bonai Capoteren eskutik. Ostiral goizean, berriz, Zulo beltzetik at ekimena, Parekide taldearen eskutik; 10:00etan Agustin Iturriagan, eta 12:00etan Santa Barbaran. Eta 19:00etan, manifestazioa egingo dute Plaza Berritik.