Mahai-jolasak izango dira protagonista, datozen asteotan, Gaueko komiki dendan. Dagoeneko martxan da Mahai-futbol Txapelketa, eta aurreneko partidak jokatuta, tarte batzuk egin dira sailkapen nagusian, partehartzaileen artean. Astean zehar jokatzen dituzte partidak, 18:00etatik 19:30etara bitartean. Herritar guztiak gonbidatu dituzte, partidak ikusi edota jokatzen ikastera.
Mahai-jolasen tailerra abenduan, familiarentzako
Abendurako, berriz, familian gozatzeko mahai-jolasen tailerrak antolatu dituzte Gauekon. Hilaren hasieran izango da, arratsaldeko 19:30etatik 21:00etara, baina eguna zehaztu gabe dago oraindik. Sei urtetik gorako haurrak dituzten familientzat da, eta doan izango da. Informazio gehiago: dendan edo 943 57 78 90.