«Murrizketak baldin badatoz, LAB aurrean izango duzue»

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 19a, 01:00

LAB sindikatuak deituta, elka­rretaratzea egin zuten, Foru Aldundiaren egoitzaren au­rre­an, Gipuzkoako auto­bus zerbitzuetako langileek. Es­ka­tu zuten, autobus zerbi­tzu­etan «kudeaketa garde­na» egitea, eta murrizke­ta­rik ez.
LABek azaldu du, mo­men­tuz aldaketarik ez dela egin Hernaniri dagozkion zerbi­tzuetan, baina «era preben­tiboan» mobilizatu direla, badakitelako «plan bat bada­goela, eta horren edukia ezku­tatzen ari direla. Gauza onik ez dugu espero, eta gu­txiago, udaran Lasarte ingu­ruan izandako murrizketen ondoren», salatu dute.

«Murrizketekin jarraituta, mobilizazioak eta borroka gehiago deituko ditugu»
LABek azaldu du bilera bat eskatu diotela Aldundiari, ELA eta CCOOre­kin batera, bai­na erantzu­na­ren zain gaude: «murrizketak inpos­a­tzen ba­dira, mobilizazioak eta bo­rro­ka gehiago deituko ditugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!