Kantuz, Aiztondo eta Salatxo abesbatzak, parrokian gaur

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 19a, 01:00

Kontzertu berezia eskai­ni­ko diote gaur Santa Zeziliari, eguerdiko 12:00etan San Joan Bataiatzailea parrokian. Ber­tan izango da Kantuz abes­ba­tza, Astigarragako Aizton­do eta Orioko Salatxorekin, eta Antzinako Musika Tres­nen Taldearekin.
Europar Errenazimentu­ko Musika Koral Profanoa eskainiko dute, eta 16 pieza izango dira, Frantzia, Espai­nia, Inglaterra eta Italiakoak.

Doinu Zale eta Ozenki, Andoaingo Santa Kruzen
Andoainen izango dira, bere aldetik, Doinu Zaleko akor­de­oi orkestra eta Ozenki abes­batza, Andoaingo txistulari bandarekin eta Gora Kaletxi­ki txarangarekin.
Santa Kruz ermitan izan­go da, iluntzeko 20:00etan. Ha­mabi pieza eskainiko di­tuz­te; hiru, denek elkarrekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!