Garaipenaren bidea ezin bilatu dabil Mundarro azken jardunaldietan. Etxean zein kanpoan ez du nahi bezain maila ona ematerik lortu, eta horri buelta emateko gogoz dira. Gaurko partidua garrantzitsua izango da zentzu horretan: garaipenak joera aldaketa hori ekarri dezakeelako eta partidua derbia izango delako, Hernaniren kontrakoa. Etxean jokatuko du gainera talde moreak; gaur izango da neurketa, 16:00etan hasita.