Astigarragako taldeak deia, osasuna eta adostasunaren aldeko manifestaziorako

Kronika - Erredakzioa 2016ko aza. 19a, 01:00

Manifestazioa deitu du Gurasosek datorren larunbatean, azaroaren 26an. Do­nostiako Araba parkean egin dute hitzordua, arratsaldeko 17:00etan. Leloa izango da: Gipuzkoa+: Eman bidea Osa­suna eta Adostasunari. 

Deia, herritarrei
Asti­garragako taldeak dei egin diete herritarrei, mobilizazioara gerturatzeko: «hel­bu­­rua da Gu­rasosen bide orria babestu, erraustegiaren lizitazioak gelditzeko eskatu eta gai honen in­guruan adostasuna lortzeko ga­raiz gaudela aldarrikatzea». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!