Auzoz auzoko parte hartze prozesua jarri du martxan EH Bilduk, 2017ko aurrekontuak herritarrekin lantzeko asmoz. Azaldu dute, sinetsita daudela dinamika hau beharrezkoa dela, eta horregatik, azaroaren 30a bitartean bilera irekiak egingo dituztela auzoz auzo. Balorazio labur batekin hasiko dituzte bilerak, eta urteko lan ildo nagusiak zehaztuko dituzte ondoren, herritarrekin. Auzotarren eta herritarren eskaerak, kritikak eta proposamenak jasoko dituzte, ondoren Udal Gobernuari 2017ko aurrekontuetan sartzea eskatzeko. Parte hartze guneak ere jarriko dituzte Urumea Berrin, erdigunean, ikastola irteeran, anbulategian eta Norberto Almandoz plazan.
AZAROAK 21,
Ergobian, Estanco tabernan. 18:00etan.
AZAROAK 22,
Arrobitxuloko lokalean, Urumea Berri eta Arrobitxuloko bizilagunei zuzendua, 19:00etan.
AZAROAK 24,
Ermaña tabernan, Santiomendi ekialdeko
herritarrentzako, 19:00etan.
AZAROAK 28,
Pleno aretoan, erdiguneko herritarrentzako,
19:00etan.
AZAROAK 30,
Oialume auzoko biltokian, 19:00etan.