Zerbitzu anitzetako lanpostua betetzeko deialdia kaleratu du Goizuetako Udalak, kontratatuta zituen 2 langileetako bat jubilatu ondoren. Interesa duenak eskaera egin beharko du, eta horrekin batera, dokumentazioa aurkeztu. Udaletxean egin beharko da hori, etzi eguerdiko 12:00ak arte.
Hainbat baldintza, aurkeztu ahal izateko
Eskaera egin nahi duenak, kontuan izan behar du aurretik, Udalak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituela. Horien artean daude: Espainiako edo Europar Batasuneko estaturen bateko nazionalitatea izatea; hamasei urte beteak izatea; DBHko graduatuaren edo Eskola graduatuaren titulua izatea; bete behar diren adinako gaitasun fisiko eta psikikoa izatea; eginkizun publikoetan aritzeko ezgaitu edo gabetua ez egotea eta administrazio publikoren baten zerbitzurik bereizia ez izatea; ahozko eta idatzizko B1 mailako euskera gaitasuna ziurtatzea; langabetu edo enplegu-eskatzaile izatea; eta B motatako gidabaimena izatea.
Baldintza hauek eskaerarekin batera ziurtatu behar izanen dira. Euskeraren gaitasuna izan ezik; hau azaroaren 28an, goizeko 10:00etan eginen den azterketaren bitartez probatu ahal izanen da.
Oposaketa prozesuak, bi hautaproba
Oposaketetarako ariketak hiru zati izanen ditu: ariketa teorikoa, praktikoa eta elkarrizketa pertsonala. Aurreneko biak baztertzaileak izanen dira; azkenekoa, ordea, ez.
Oinarriak eta eskaera-orria, Interneten
Deialdiaren oinarriak eta Udaletxean aurkeztu beharreko eskaera-orria, www.goizueta.eus-en daude.