burantzaldeako Garapen Agentziaren egoitzan izan zen asteartean Markel Olano diputatu nagusia, Etorkizuna eraikiz egitasmoa aurkezteko; bertan izan ziren baita ere tokiko eragileak, udaletxe ezberdinetako ordezkariak... tartean, Jesus Mari Santos alkatea.
Olanok hainbat esperientzia pilotu martxan jartzeko asmoa dutela azaldu zieten bertaratutakoei, eta horietako bat, Buruntzaldean izango da, zehazki, Hernanin: Oasiaren jolasa. Proiektuak OasisLab izena izango du, eta Hernanin eta Altzan egingo dute proba; asmoa da, funtzionatuz gero, Gipuzkoa osoko politika publikoetan txertatzea.
Olanoren esanetan, bi zutabe nagusi izango ditu Etorkizuna Eraikiz proiektuak. Batetik, GipuzkoaLab izenekoa: ekonomia, gizartea eta kultura arloetan esperientzia duten proiektu pilotoak jarriko ditu martxan. Bestetik, Gipuzkoa Taldean zutabea dago. Azken honen helburua da Gipuzkoa 2026 Plan Estrategikoa osatzea.